Garraioa

Zerbitzu hau zentroaren zonaldeko herri guztietako ikasleei eskeintzen zaie. Hau dela eta autobusetako ibilbideak eta ordutegiak urtero aldatzen dira, zein herritan gelditu eta bakoitzean zenbat ume hartu behar denaren arabera.

Aurten hurrengo herri hauetako ikasleak jasotzeko lau ibilbide lau autobusekin ditugu: Lizoain, Urotz, Mendioroz, Alzuza, Ibiriku, Sagaseta, Egüés, Azpa, Lerrutz, Iheltz, Elía, Gorraiz, Olatz, Olloki, eta Esteribar Arana.  

Autobus guztiak 8:40 inguruan hasten dira umeak hartzen, 8:50ak aldera zentrora ailegatzeko.

Autobusean datozen umeak beti zaindari batek lagunduta daude autobusean.

Taxietan Nafar Gobernuak utzitako aulki eta goragailu homologatuta daude.

Zerbitzu hau ondo funtzionatzeko familien laguntza nahitanahiezkoa da. Garraioa erabili behar ez dutenean idazki baten bidez abisatu behar da, bai zaindariari, bai tutoreari.

transporte
picture

Kontaktua

Izena: ZUMEDIA GURASO ELKARTEA
Helbide: "HAUR ETA LEHEN H.I.P. UHARTE" PEREZ GOIENA, Z/G
Herri: 31620 UHARTE