Guraso Elkartea

Aurkezpena

Zumedia guraso elkartetik, aurten ere agurtu nahi zaituztegu, baita jakinarazi nahi dizuegu zer eta nola egiten dugun eskolatik barne eta kanpoan, kalitatezko Euskal Eskola Publikoa  lortzeko. Euskarak gure seme-alaben bizitzan parte garrantzitsua izatea dugu helburu nagusia bezala, eskola esparruan nahiz eguneroko ihardueretan.

Zumedia Guraso Elkarteak Ikastetxe Publikoko guraso talde batek osatzen dugu, gure seme-alaben hezkuntzaz kezkatuta batuak .

Zumedia Guraso Elkarteak 250 famili ditu bazkide bezala.

Dakizuenez, gure eskola, gero eta gehiago hazten da eta honekin batera ere gure lana.Horrexegatik,kurtso hasieran egiten dugun moduan,gurekin lan egitea eskatzen dizuegu. Guraso elkartea  irekita dago ideiak dituztenentzako eta lana  egin nahi dute guztientzako.

Dauzkagun bileretan, gure ideiak amankomunean jartzen ditugu, gero datorkion komisioak lan egiteko.

Zumedia Guraso Elkarteko bazkidea izateko

Guraso elkarteko bazkide izateko , urte osoko eta familia bateko 15 eurokoa da. Hementxe erreziboen helbiderapena egiteko behar ditugu datuak atxikitzen dugu.Behin eginez gero, atarian dagoen Zumediako buzoian sartu mesedez irailean ematen dugun dataren barne edo bidali gure posta elektronikora; zumedia@zumedia.org.

Bazkideak bazarete,ez duzue berriz bete behar,naiz eta beste seme-alaba eskolatu berria izan. Bakarrik daturen bat aldatzeko baldin badago(kontu korrentea,tfn...) edo bazkideak jarraitzen ez izateko.

DATUAK:

Ama eta Aitaren izena
Ikasleen izena eta bi abizena
P.E.
Maila
Tfn
Kontuaren titularra
Kontu korrentearen zenbakia

 

Estatutu

UHARTEKO IKASTETXE PUBLIKO ZUMEDIA GURASO ELKARTEKO ESTATUTUAK.

Klikatu hemen estatutuekin pdf  atxiboa deskargatzeko

subida al monte subida al monte
picture

Kontaktua

Izena: ZUMEDIA GURASO ELKARTEA
Helbide: "HAUR ETA LEHEN H.I.P. UHARTE" PEREZ GOIENA, Z/G
Herri: 31620 UHARTE