Jantokia

Ikastetxean jantoki zerbitzua dago. Jantokia diruz lagundua du garraiatuak diren ikasleentzako eta gainerako ikasleei ere zerbitzua eskaintzen zaie (diru-laguntzarik gabe).

Eskola hau eskualdekoa izanik, urritik maiatza bitartean astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan eskola bera arduratzen da zerbitzuaz. Irailean, Ekainean eta kurtso osoko asteazkenetan Guraso Elkarteak dira arduradunak, hau dela eta egun hauek aparte kobratzen dira eta Guraso Elkarteko bazkidea izan behar da.

Jantokia bi txandatan ematen da eta D ereduan zaindari euskaldun ditugu gurasoek aukeratu duten hizkuntza ereduan arreta ematea bermatzeko.

Bazkaria eskolako sukaldean bertan egiten da. Haur Hezkuntzako 1. mailako haurrek bazkal ondoren lo kuluxka egiten dute psikomotrizitate gelan. Lehenengo txandan bazkaltzen duten beste ikasleentzako eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen dira, eta goiko mailakoek liburutegian ikasten ahal dute, zaindari baten ardurapean.

Jantokiko zerbitzua erabili nahi duten ikasle guztiek izena emateko orrialdea bete beharko dute eta tutoreari bidali. Jantoki zerbitzua noizbehinka erabili daiteke.

Horretarako ezinbestekoa da izena ematea eta bezperan ordaintzea.

comedor

2011/2012 Ikasturtea

Familientzako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 10:30etara.

Arduraduna: Edurne Salaberri. Telefonoa: 948 335 057

picture

Kontaktua

Izena: ZUMEDIA GURASO ELKARTEA
Helbide: "HAUR ETA LEHEN H.I.P. UHARTE" PEREZ GOIENA, Z/G
Herri: 31620 UHARTE