Komisioak
Jaialdiak
Gogo handiz lan egiten eta laguntzen dugu burutzen diren ekitaldi kultural eta jai-girokoetan, bai eskolan bai herrian: Olentzero, Ageda Deuna, Inauteriak, ikasturte amaierako jaia, L.H 6. maiako ikasleen agurra…
Berdintasun-Batzordea eta Itun Lokalak
Guraso-elkarteko kideok ez dugu eskola hobetzeko lan egiten bakarrik, sare-lana bultzatu nahi dugulako, beste erakunde kulturalekin elkartzen gara.
Jantokia
Uztailean, irailean eta urte osoko asteazkenak,Zumediak arduratzen gara.Egun hauetan etortzen direnak bazkideak izan behar dira. 3 urtekoek bazkaria bukatzen dutenean,prestatutako gela batean lo kuluxka egiten dute.4 eta 5 urteko haurrentzako,tailerrak antolatzen ditugu.Irailean irekiko dugu apuntatzeko epea.
Jaietako txosna
2008tik jaietako txosna antolatzen dugu euskal giroa eta harremak indartzeko asmoz.
Ateratzen dugun diruarekin gauza asko antolatzen ditugu.
Guraso- eskola
Hitzaldiak eta tailerrak antolatzen ditugu.
Sortzen-Ikasbatuaz
Sortzen ikasbatuaz Euskal Herri osoko Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta ikastola publikoak elkartzen eta kalitatezko Euskal Eskola publikoaz lan egiten duen erakunde bakarra da. Bazkideak gara eta eskaintzen diskigute zerbitzuak baliatzen dugu:aholkularitza juridikoa, eremu pedagogikoan. Maiatzan Sortzeneko festan parte hartzen dugu.

Kultur koordinakunde
Alberdi bakoitzeko polotikariak, tecnikariak,kultur taldeak,elkarteak eta herriko beste kolektiboak osatzen dute.