Jornadas con Siro López
Jornadas con Siro López
Jornadas con Siro López
Jornadas con Siro López
2021 · 10 · 28

Jardunaldiak Siro Lópezekin eta PATIO Proiektuaren aurkezpena

Irailaren 23an ProyectoPATIO Proiektua-n proposatutako lehen ekintzak garatu genituen.
Siro López artista eta prestatzailea, sormenean, hezkuntza-espazioetan eta komunikazioan espezializatuaVirgen Blanca ikastetxeko instalazioetan izan genuen laguntzaile.Bertan zeuden irakasleentzako aholkularitza eginez, egungo patioak dituen gabeziak eta hobetzeko aukerak aztertu ahal izan zituzten.

Ondoren, Uharteko Kultur Etxean, ProyectoPATIO Proiektua ren aurkezpen ofiziala egin zen. Ondoren, Siro Lópezek hitzaldi bat eman zuen, interesa zuten pertsona guztiei irekia. Bertan, espazioen erabilerari eta diseinuari buruz hitz egin zuen, espazio partekatuak harremanetan, elementu naturalen presentziaren garrantzian eta gure haurtzaroko hezkuntzan eta garapenean duen eraginari buruz.

Espazioak ere hezten du, eta honek errespetatu eta lagundu egin behar du.

Hitzaldi honetara eta ProyectoPATIO Proiektua aurkeztera proiektuaren talde eragileko kideak, Zumedia eta Urbiko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Uharteko Udaleko langileak, Nafarroako Eskola Kontseiluko presidentea eta Uharteko familiak eta bizilagunak agertu ziren.