Zumedia guraso elkartea familia kontziliazioa errazten duten hainbat zerbitzu kudeatzeaz arduratzen da, hala nola goizean-goizeko gelako zerbitzua, ekaineko, iraileko eta ikasturteko asteazken guztietako jantokiak edota eskolaz kanpoko jarduerak.
Prestakuntza-jarduerak ere antolatzen ditu: hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak eta jarduera soziokulturalak, haur eta gaztetxoen integrazioa eta heziketa bultzatzen dutenak, hala nola Korrika, Olentzero eta Inauteriak.
Pandemiak eragindako egungo egoerak zerbitzu horietakoren bat aldatu edo bertan behera uztera behartu gaitu, eskolaz kanpoko zerbitzuak eta guk kudeatutako jantoki-zerbitzua esate baterako. Zerbitzu horiekin berrekiteko egoera hobe baten zain, bazkidetutako familiei eskaini beharreko eskaintza zabaltzeko eta hobetzeko lan egiten dugu.