Nafarroako Gobernuak ikastetxe guztiei ezarritako lanaldi jarraituaren ondorioz, Zumedia guraso elkarteak kudeatzen duen iraileko, ekaineko eta ikasturteko asteazkenetako jantoki-zerbitzua bertan behera geratu da.
Egoera berri batera iritsi bitartean, ikastetxeak “Ausolan” enpresaren bitartez jantoki-zerbitzua kudeatuko du.
Jantoki zerbitzuak bazkaltzeko bi txanda izango ditu, 15:40etan bukatuko da bigarrena. Behin zerbitzua bukatua nahi duten ikasleak etxera joan ahalko dira.
Jantokiko zerbitzuan alta emateko,zuzenean jarri behar duzu harremanetan Ausolanen arduradunarekin.
“Ausolan” zerbitzuaren arduraduna: Rakel Mendive.
Kontaktu zenbakia: 848 463 016
Arreta ordutegia: 9:00-etatik 10:30-etara.
Edozein gertakari, iruzkin edo iradokizun egin nahi izatekotan Zumedia Guraso Elkartearen jantokiko arduradunarekin jar zaitezkete harremanetan zumedia@zumedia.org helbidean.