Inauteriak
Inauteriak
2022 · 02 · 25

Asko itxarondako inauteriak

Pandemiagatik bi urtez inauteriak ospatu gabe egon ondoren, otsailaren 18an, ostiralarekin, ospakizun honetaz gozatzeko aukera izan genuen berriro. Goizean, eskolan, haurrak mozorrotu egin ziren, eta  kurtsoz kurtsoko koreografia egitera atera ziren jolastokira. Aurtengo gaiak honako hauek izan dira: Pitufoak, 101 Dalmata, Happy Feet, Errege lehoia, Trolls, Inside out, Bollywood, Karibeko piratak eta Harry Potter. 

Arratsaldean, Apyma Zumediak antolatuta, txokolate jana eskaini zen Berdintasunaren plazan musikaz alaitua, eta ondoren haurren kalejira   burutu zen  San Juan plazaraino,   Tipulina eta Tipulon lagun zutelarik. Bertan, Zo-Zongó!! Taldea eta bere Percu show KOLPEZ BLAI ikuskizuna txikien eta haien familien etorreraren zain zeuden.

Eguraldia lagun , arratsalde alai batez gozatzeko aukera izan genuen, familien borondatezko lankidetzari esker, jaia  aurrera atera baitzen. Familien ardura izan zen bai mahaiak eta paperontziak muntatzea eta biltzea, bai 600 txokolate eta madalena baino gehiago banatzea.

Familia eta txikiek  hainbeste itxarondako inauteriez gozatu ahal izan zuten, jai arratsalde horretan.

Txokolatadaren bideoa

Dantzaren  bideoa

Argazkiaren  bideoa