hemos ganado
2022 · 08 · 24

Irabazi dugu!

 

Proyecto PATIO proiektua 2022ko aurrekontu parte hartzaileetan aurkeztu diren 6 proiektuen artean boto gehien lortu dituena izan da.

Hau izan da emaitza:

Proyecto PATIO proiektua: 342

Futbol zelaiko igogailua: 127

Irati trena horma irudia: 54

Cd Huarte bideo-klipa: 43

Saskibaloi kantxa: 37

Botxen jolas-lekua: 13

 

Zuen 342 botoei esker Proyecto PATIO proiektuaren bigarren fasea 2023an gauzatuko da.

 

Baina aldaketa martxan da Proyecto Pasarelas eta Uharteko eskolaren lehendabiziko esku-hartzearekin. Sarrerako paretaren barruko aldea kolorez margotzen ari dira eta 4 arbela eta bi joko elementu ezarriko dira.

 

Lehenengo fasea, obrari dagokionez handiena, 2022ko uda honetan zehar hasiko da.

 

Berdegunea  eta itzalguneak handituko dira eta hondartoki eta karpa duen antzoki bat eraikiko dira.

 

Eskerrik asko proiektu honetan konfiantza jarri duzuen pertsona guztiei. Patioa hobetzen eta lanean jarraitzeko talde eragile honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Patio berri bat posiblea da eta zuen laguntzari esker egi bihurtzen ari gara.