Jardunaldi Jarraia Proiektua
Hezkuntza Sailak Jardunaldi Jarraituari buruzko botoa emateko aukera eman die ikastetxeei.
Ikastetxeko zuzendaritza, ZUMEDIA eta URBI guraso elkarteek eskatuta, Jardunaldi Jarraia ezartzeko proiektu bat egiteko lanean aritu da.
Proiektuaren garapenean, irakasleek osatutako lantalde batek parte hartu du. Hauen lana gure hezkuntza-komunitateko kideen familia-errealitate eta premia desberdinei erantzun egokia ematea izan da.
Gurasoelkarteok ere lagundu dugu ikastetxeak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko jarduera ezberdinak eskainiz.
Lehenengo urratsa Hezkuntza Sailari proiektua aurkeztea izan zen. Honek oniritzia eman zion eskola-jardunaldiaren banaketari, sartzeko eta irteteko ordutegiei eta eskainitako eskolaz kanpoko jardueren eskaintzari.
Proiektuak irakasleen eta Eskola Kontseiluaren babesa ere jaso du.
Orain pausorik garrantzitsuena ematea geratzen zaigu, Jardunaldi Jarraituaren Proiektua ikasleen errolda osatzen duten familien artean bozkatzea.
Horretarako, zuen intereseko informazioa partekatuko dugu, zuen botoa argi izan dezazuen, eta sortzen zaizkizuen zalantza guztiak argitzen saiatuko gara.
Familia guztientzat oso garrantzitsua den aldaketa-prozesu bat ireki dela uste dugu. Horregatik, zuen parte-hartzea ezinbestekoa ikusten dugu, izan ere, eman gabeko boto bakoitzak EZ gisa kontatzen baitu.