Proyecto PATIO Proiektua bozkatzeko 6 arrazoi
Proyecto PATIO Proiektua 2022ko aurrekontu parte hartzaileetara aurkeztuko da.
Lan gogorreko hilabete batzuk igaro eta gero, 2022ko aurrekontu parte hartzaileetan parte hartzea lortu dugu.
Zer da Proyecto PATIO Proiektua?
Poyecto PATIO Proiektua, hezkuntza komunitate osoak parte hartzen duen proiektua da. Hainbat familien ekimena da, Virgen Blanca ikastetxeko patioa birrantolatzeko helburua duena, espazio adeitsu, hezigarri eta joko librea eta sormena bultzatzen duena bilakatuz.
Proyecto PATIO Proiektua bozkatzeko 6 arrazoi:
1- Zure bozkarekin herritar guztiek erabiltzeko eta gozatzeko espazioa lortuko dugulako. Mahai eta aulkiak, egurrezko etxetxo bat, oreka egiteko egiturak eta eskalatzeko pareta izango duen espazioa.
2- Elementu hauek guztiak eskolako haurren beharrak eta ezinegonak direlako hein handi batean.
3- Eskola ordutegiaz kanpo irekia dagoen espazioa izanik, Uharteko familia guztiak batzeko eta gozatzeko espazio egonkor eta eskuragarria lortzea helburu dugulako.
4- Herritarrek proiektu hau babesten badute, berea sentituko dutelako eta zainduko dutelako.
5-Proiektuaren helburua Uharteko eskolako patioa hobetzea delako, espazio aberatsagoa eta atseginagoa izan dadin, jolasteko eta harremanatzeko modu aberatsak eta askotarikoak izateko aukerak eskainiko dituena; patioa ikaskuntza-prozesuak gertatzen diren gune gisa ulertuta.
6- Virgen Blanca eskolako patioa Uharteko PATIOA izatea nahi dugulako, Uhartek merezi duen patioa.
Oraindik zalantzak dituzu?
Irudi batek mila hitzek baino gehiago esaten digunez, ikusi hautagaitzaren bideoa eta zalantzak argitu!