Zure esku dago
Gogoan dituzu, aukeratzen zenuen bidearen arabera, istorioaren amaiera aukeratu zenezakeen liburu haiek?
Istorio honetako bi bideetako bat aukeratzea proposatzen dizugu: ZUMEDIA GURASO ELKARTEAREN jarraipena edo amaiera.
Gogorra bezain latza...
ZUMEDIAren helburua D ereduko Virgen Blanca eskola publikoko familiak ordezkatzea da.
Uharteko herrian integratzea eta komunitatea sortzen laguntzea.
Irakasleei eta zuzendaritza-taldeari familien kezkak helaraztea, ideiak ematea eta ikastetxea hobetzearen eta berritzearen alde egitea.
Azken batean, gure seme-alaben hezkuntzan aktiboki parte hartzea eta euskarazko eskola publiko inklusibo eta kolaboratibo baten alde lan egitea.
Joan den urriaren 26an, ZUMEDIAren Ohiko Batzar Orokorra egin genuen Batzarreko karguak berritzeko, karguan hiru urte eman ondoren, estatutuek adierazten duten bezala.
Batzar horretara ez zen joan bazkide diren 225 familietatik bakar bat ere, eta, beraz, ezin izan zen Batzordea berritu.
Gure estatutuen arabera, batzordean gutxienez 10 pertsona behar dira, eta kopuru horretatik oso urrun gaude; beraz, hurrengo urrats desatsegina Zumedia desegitea izango litzateke. Ondorioz, antolatzen ditugun zerbitzu eta jarduera guztiak bertan behera uztea eta, baita, kontuak likidatzea izango litzateke.
Desegitea ezin dugu onartu, aurrekaririk gabeko porrot kolektiboa izango litzateke, eta amaiera tristea, 1999. urtetik borondatez egin den lanaren historio baterako.
Baina azken aukera bat dugu desegite honetara ez iristeko: Azaroaren 16an, asteazkena, 17: 30ean, Kultur Etxean, beste ezohiko batzar baterako deia egiten dizuegu.
Zure presentzia eta konpromisoa izatea espero dugu eta, horrela, lanean jarraitu eta Zumediaren berezko zerbitzuak eta jarduerak eskaini ahal izango ditugu: goizeko haurtzaindegi zerbitzua, ostiraletako, ekaineko eta iraileko jantokia, eskolaz kanpoko ekintzak, Eskola Kontseiluko ordezkaritza, inauterietako txokolatada, korrika txikia, Olentzerori gutuna ematea, ikasturte amaierako festa, 6. mailako ikasleei agurra emateko dirulaguntza eta abar luze bat.
Familia guztien erantzukizuna eskatzen dugu, Zumedia desager ez dadin, zuen esku dago zein bide aukeratu.
Eta gogoratu, hau guztia ZURE ESKU DAGO.